Cilt 230 sayfalar
Emearen bidea supergizakiaren aroan
Kitap hakkında
Liburu honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori,
supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere.
Komunitate ezezagun horretara iristeko, zeharkatu beharreko hiru zirkulu bereizten ditu
saiakeragileak: lehenengoa, bizitzaren zirkulua; gogoaren zirkulua, bigarrena; eta komunitatearen zirkulua,
hirugarrena. Zirkulu bakoitzean askapen bat burutu beharko da. Bizitzaren zirkuluan, emea askatu beharko
da; gogoaren zirkuluan, berriz, irudimena; eta, komunitatearen zirkuluan, azkenik, jaia.
Zibilizazio kristauaren botere handienak izango ditugu zeregin zail horretan oztopo, emea, irudimena
eta jaia kateatzen dituzten zaindariak: ideologia genetikoa, logozentrismoa eta patriarkalismoa; hau da,
historian zehar kristau espirituak ─Espiritu Santuak, alegia─ sortu duen botere-hirutasunik indartsuena.
Saiakera honetan Martinez de la Pera aldarrikatzen duenez, bada Hirutasun Santu horrekiko lehian
garaile ateratzerik, emea, irudimena eta jaia askatuz. Izan ere, bat eta bera dira emearen bidea –hots,
emakumeen biziraupen eta askapen bidea– eta herri ukatuena.
Emearen bidean, bada, herrigintza eta feminismoa uztartzen dira.