Kitabı oku: «Kapuscinskiren erretrobisorea», sayfa 2

Yazı tipi:

Egizu otoi bidea luzea izan dadin,

menturaz betea, ezagutzaz betea.

Ithaka, KONSTANTINO KAVAFIS

ATARIKOAK

Bidaiatzea etxetik joatea da.

GABRIEL GARCIA MARQUEZ

NIRE BELDURRAK

Kirmen Uribek alabari gomendatutakoa

neure eginez

onartu egingo dut beldurra

beldurra bidea luzeegia izateari

beldurra bidea labur gelditzeari

beldurra haurrak etxera itzuli nahi izateari

beldurra haurra etxera ez bueltatzeari

beldurra bikotekidearekin larregi hitz egiteari

beldurra bikotekidea eta biok mutu lotzeari

beldurra begiak ezin biltzeari

beldurra ezin esnatzeari

beldurra motelegi ibiltzeari

beldurra azkarregi joateri

beldurra Raymond Carverren beldur guztiei ere bai

eta biharamunean

zehaztu gabeko bidea daukat zain.

MAPAREN GEOGRAFIA

Mapa gora adi jarri dut

umetako gerra jolasak

hesiak fronteak

kontinente binarioa

mendebala ala ekialdea

ez iparrik ez hegorik.

Mapari buelta eman diot

behera adi jarri dut

biluzik

hamaika forma

ez marrarik

ez biderik.

Mapa ahoz gora jarri dut berriro

gaztetako gatazka jokoak

nazio gardenduak

elkartasun konspirazioak

bazterreko langileak

bilera isilak, kongresu isilduak.

Mapari buelta eman diot

behera adi jarri dut

biluzik

hamaika forma

ez marrarik

ez biderik.

Mapa gora begira jarri dut berriro

guraso garaiko bidegurutzeak

eta gure bidea?

Geografia zer den

ez dut argi

nora joango garen ere ez.

HEGOALDERANTZ

Bidaiatzea poeta sentitzea da.

GABRIEL GARCIA MARQUEZ

LEHEN LERROA

Nola idazten da lehen lerroa?

Egunerokoa osatu nahian izan liteke,

bat-bateko uzkurdurek

ideiei bultza eta bultza

egiten dietela.

Urteetako hitz kateatu gatibuen oihuak

kaiolako ertzen aurka talka

ezin kabitu dabiltzanak

askatu nahian beharbada.

Gaueko belztasunera kiribilduta

lan-tresna zorroztuta

kolpez kolpe esku leunak zailduta,

orbanez lohituta apika.

Agian barreneko minetatik erauzita

ikusiko du argia lerroak koskaka, kostata,

barealdia amaitutakoan,

ekaitz gordinari aurre egin dion lemazainaren antzera.

Ez dakit nola idazten den lehen lerroa

baina Kapuscinskiri jarraiki

poesia da bidea.

Hala bedi!

OIHAL ZATI GARRATZA

Herkulesen Dorreetatik harago

Anibalen elefanteentzat meharregiak diruditen

antzinako Gádirreko karrika karratuetatik barrena,

infinituraino itxaron behar

ez duten kale sasiparaleloak,

bihurriak denak.

Ogibide zaharrak zein gazteak,

nahasmen kontrasteak,

eraikin ofizial andana

banderek abisatuta.

Manuel Machadok zioen

argitasun gaziaren hiriko

bandera gatzatu horiek, baina,

ez didate arreta deitu,

argirik gabeko kale kantoi mingotseko

tintoreria zaharrean

behargina lisaburdinaz ferekatzen ari den horrek baino;

zimurrak galdu berri dituen

marradun oihal garratz angeluzuzena

besterik ez den horrek.

LURMUTURRA

Europako hego muturra

agian afrikarragoa

europarra baino

piratena bezain mugalariena.

Itsaso biren loturaren testigu

mundu biren banaketaren gatibu

bertan ametsak sortzen ditu haizeak

bertara hilotzak ekartzen ditu korronteak.

Bidaia askoren hasiera

bidaia gehiegiren amaiera

amestien utopia

amesbakoen hipermetropia.

ITSASOA DA

Maitasuna eta emozioa baino ez da itsasoa.

Jules Verne

Urruneko mintzaldi mutua,

bazterreko begirada itsua,

eztiki hurreraturiko esku bihurria,

alderrai dabilen mingain zirria.

Goizeko izara zimurtua,

luzatutako gau argitsua,

erauzitako arroparen alkohol lurrina,

bat-bateko fereka geldiezina.

Brankatik ikus daiteke itsasoa dela maitasuna:

doana eta datorrena,

dena eman eta dena ken dezakeena,

bakarra baina beti desberdina.

NORENAK

Jay Moriarityk esan ei zuen

denok gatozela itsasotik

baina denok ez garela itsasoarenak.

Itsasoa bada maitasuna

maitasuna bada itsasoa

denok gatoz maitasunetik

baina denok ez gara maitasunarenak.

Norenak ote besteok?

Ücretsiz ön izlemeyi tamamladınız.

Türler ve etiketler

Yaş sınırı:
0+
Hacim:
28 s. 8 illüstrasyon
ISBN:
9788417634957
Telif hakkı:
Bookwire
İndirme biçimi:
Metin
Средний рейтинг 0 на основе 0 оценок